Arrankudiagako Haurreskola

Arrankudiagako Haurreskolak 2010eko irailean zabaldu zituen ateak. Haurreskolak, “Haurreskolak Partzuergoa”ri atxikitzeko hitzarmenetatik sortzen diren 0 eta 2 urte bitartekoentzako haur eskola publikoak dira. Helburu nagusia familiei hezkuntza zerbitzua ematea da, umeen gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala areagotuz 0 eta 2 urtera bitarteko umeen hezkuntza eta zainketa osoa barne hartzen dituen zerbitzua.

Horretarako bi hezitzaile daude. Garrantzi handia ematen zaio familia eta haurreskolaren arteko harremanari, umeari haurreskolan ematen zaion heziketa eta familiako interakzioa kontrajarriak izan ez daitezen.

Ordutegia

Ordutegia goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00etara

Goizeko sarrera malgua izan daiteke: 7:30etik 9:30era.

Irteerak eguerdiko 13:00etik 13:30era bitartean eta arratsaldeko 15:15etik aurrera.

Izena emateko epeak:

Haur eskolako telefonoa: 946482232.

e-mail: arrankudiaga.arrankudiaga@haurreskolak.net

  • Tabloia
  • Plenoak
  • Bakiolako Industrialdea
  • Gizarte Etxea
  • Udaltalde 21 Nerbioi- Ibaizabal
  • C.D. Indarra