Udal lan-poltsek funtzionatzeko arauak eta baldintzak

  1. Lan-poltsan izena emateko, Arrankudiaga-Zollon erroldatuta egon behar da, izena ematen den eguna baino 6 hilabete lehenagotik.
  2. Langabezian egon behar da, LANBIDEko (Euskal Enplegu Zerbitzua) txartelarekin egiaztatuta.
  3. Enplegu-eskatzailea udal bulegoetara joan beharko da zein langabezi zerrendetan egon nahi duen adierazteko. Bi lan-poltsa osatuko dira: garbiketarena eta peoi-lanarena.
  4. Udalak eskaintzen dituen lanetan, behar izanez gero, ezagupen batzuk eskatu ahal izango ditu. Horrez gainera, aste bateko probaldi bat egongo da, kontratuaren hasieran. Probaldi horretan, kontratatuak lana egiteko gaitasunik ez duela ikusten bada, amaitutzat emango da kontratua.
  5. Zerrendan antzinatasuna enplegu-eskatzaileak lan poltsan izena ematen duen datak jarriko du.
  6. Lan-eskaintzaren arabera, lan mota guztietarako zerrendaren hurrenkeran deituko zaie interesatuei, kasu honetan izan ezik: beste erakunde batzuek emandako diru-laguntzak oinarri hartuta egiten diren kontratuek ezarritako baldintza bereziak bete behar direnean (generoa, adina…).
  7. Enplegu-eskatzaileek lan-eskaintzari behin bakarrik uko egin diezaiokete. Bigarren ukapenean, berez eta besterik gabe, zerrendaren amaiera pasatuko lirateke.
    Ez da hala gertatuko ukatzea justifikatzen duten arrazoi nahikoak daudenean: bajak, gaixotasunak… Frogagiri bidez egiaztatu beharko da.
  8. Udaleko lan eskaintza hau izango da:
    - bajak eta oporrak betetzea.
    - udal lokalak garbitzea.
    - mantentze-lanak eta obrak egitea.
  9. Bajak eta oporrak ez direnean, udalak hiru hilabeteko kontratuak egingo ditu gehienez. Hiru hilabete lan egin ondoren, pertsona horrek berriro eman beharko du izena lan-poltsan.
    Bi lan-poltsetan dauden pertsonen kasuan, lan-poltsa bateko lana egiten badute, bietan eman beharko dute izena berriro.
  10. Zerrendan agertzen diren pertsonak lan batean hasten direnean, udal bulegora etorri beharko dira esatera eta amaitzen dutenean ere, LANBIDEko (Euskal Enplegu Zerbitzua) txartelarekin egiaztatuta.
  11. Lanaldia hiru hilabete baino luzeagoa bada, lanaldi erdian edo luzeagoan, interesatuak jakinarazi beharko du eta zerrendan baja izango da. Lan hori amaitzen duenean, izena eman beharko du berriro lan-poltsan.
  12. Lanaldia egun erdiko lana baino laburragoa bada, bere postua mantenduko du lan-poltsan, baina kontratua ez bada urte bat baino luzeagoa.
    Pertsona hauek aukera izango dute, udalak lana eskaintzen badie, lan hori onartzeko, baina lanpostu bien artean lanaldi osoari dagokion denbora gainditzen ez bada.
  13. Lan kontratua sinatzen denean, lan-bizitza aurkeztu beharko da, aurrekoan aipatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko.
  14. Arau eta baldintza hauek indarrean jarriko dira 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Tabloia
  • Plenoak
  • Bakiolako Industrialdea
  • Gizarte Etxea
  • Udaltalde 21 Nerbioi- Ibaizabal
  • C.D. Indarra