Gure ardoa

Produktu tipikoak

Bizkaian, industria eta hiri garapen sendoa duen eremua izanik, tradiziozko laborantza gordetzeko eta laboreen kalitatea aintzatesteko gogor ekin dion nekazari eta abeltzain taldearen ahaleginari esker eutsi ahal izan zaio nekazaritzari. Herri mailan produktu tradizional berezi horietako bat “TXAKOLINA” izenaz ezagutzen den ardoa izan zen, eta oraindik ere hala da. Gure Txakolinak iragan arrakastatsua bizi izan zuen, gizarte eta ekonomia mailan presentzia garrantzitsua izan zuelarik. XIX. mendearen amaieran, ordea, oso bestelako egoera biziarazi zion gahinbehera gertatu zen. Egun indarra hartzen ari da eta zorionez Arrankudiagan gazteriak salda gozo eta berezi hau ekoizteko lekukoa hartu du. Horren bi adibide Oskar GOROSTIZAGA, “Bizkaiko Txakolina” jatorrizko izendapena lortzeko prozesuan ari dena, eta, agian adibiderik nabarmenena gaur egun gure nagusientzako eredua bihurtzen ari den Gillermo ITURRIONDOBEIRIA. Gazte honek iaz “Bizkaiko Txakolina” jatorrizko izendapena lortu zuen eta 600 litro ekoiztetik aurten 1.700 litro ekoiztera pasatu da.

Txakolin motak:

  • Zuria. Arrankudiagan gehien ekoizten den txakolina da 4.000 litro ingururekin. Ardo gazteak dira (Bizkaian ekoizle batzuk barriketan hartzituta merkaturatzen hasi dira). Nagusiki Hondarribi Zuri eta Mune Mahatsa (Folle Blanche) mahats motetatik ateratzen da. Batez beste 11 alkohol gradu ditu eta 8-9 gradutan zerbitzatzea gomendatzen da.
  • Beltza. Gaur egun oso gutxi ekoizten da, 1.000 litro gutxi gorabehera. Ardoari oso usain gozo ezaugarritsuak ematen dizkion Hondarribi beltza mahats motatik ateratzen da. Batez beste 11,5 alkohol gradu ditu eta 14 gradutan zerbitzatzea gomendatzen da.
  • Gorria.Oilar Begia-. Gutxien ekoizten den txakolin mota da, 400 litro inguru. Hondarribi beltza mahats motatik ateratzen da. Batez beste 11 alkohol gradu ditu eta 10 gratutan zerbitzatzea gomendatzen da.
  • Tabloia
  • Plenoak
  • Bakiolako Industrialdea
  • Gizarte Etxea
  • Udaltalde 21 Nerbioi- Ibaizabal
  • C.D. Indarra