Urteko ekintzak

Ekainaren 29a. San Pedro Jaiak
Uribarri auzoan ospatzen dira. Egitarauan, hutsik egin barik, erromeria, herri bazkaria eta bakailao txapelketa egoten dira.

Uztaileko bigarren igandea
Basakoetxeko erromeria. Basakoetxeko baselizan. Egun honetan ohitura da lagun-taldean bazkaltzea.

Uztailaren 26a
Mugarriari Bisita. Arrankudiaga eta Laudioko agintariek Araba eta Bizkaiaren arteko muga markatzen duen mugarria bisitatzen dute. Mugarri hau dagoeneko desagertuta dagoen Santa Ana baselizaren ondoko landa baten dago.

Abuztuaren 15a
Andra Mari Jaiak. Arrankudiagako zaindariaren jaiak dira. Hiru egun dira jai hauen oinarria:

- Andra Mari Eguna, abuztuaren 15ean,
- Kofradia Eguna, igande bat izaten da eta kofradiako kideek lagunarteko bazkari ospetsua antolatzen dute elizpean
- Berakatz Eguna, jaietako azken eguna. Ohikoa da odolosteak afaltzea herriko tabernetan.

Iraileko 2. asteburua
Asteburua. Atxeta eta Zuloagako jaiak. Asteburuan zehar jaietako ekitaldiak, berbenak eta ohitura bilakatu den bazkari herrikoia egiten dira.

Azaroaren 11
Zolloko San Martinak. Zaindariaren jaiak dira Zollon. Asteburuan, hutsik egin barik, erromeria eta pilota partidak egoten dira. Berakatz eguna ere ospatzen da, lagunarteko bazkari batekin. Baina tradizio handiena duena Zolloko odolosteak dastatzea da.
  • Tabloia
  • Plenoak
  • Bakiolako Industrialdea
  • Gizarte Etxea
  • Udaltalde 21 Nerbioi- Ibaizabal
  • C.D. Indarra