Herriak hartu zituen... errefuxiatuak

1936ko irailean Arrankudiaga-Zollora errefuxiatu asko iristen hasi ziren, frontetik hurbil zeuden Gipuzkoa, Nafarroa eta Burgosetik, besteak beste. 1937ko martxoaren 31n Bizkaiaren aurkako erasoa hasi zenean, Bizkaiko beste herri batzuetako errefuxiatuak ere hasi ziren iristen.

Garaiko argazkiak. Errepideak errefuxiatuz bete ziren. (P.Marin – Guregipuzkoa.eus)

Arrankudiaga-Zollok 100 errefuxiatu inguru hartu ziren, kopuru handia garai hartan 800 biztanle zituen udalerri batentzako. Familia osoei egin zieten harrera, modu solidarioan, lokal publikoetan eta Gizarte Laguntzako Batzordeak egindako deialdiari modu boluntarioan erantzun zioten bizilagunen etxeetan. Hauetako gehienak eskoletan zeuden, eta bertan jangela komunitario bat zegoen.

Garai hartako hainbat dokumentuk erakusten digute herriak oso ondo erantzun zuela errefuxiatuak hartzeko eskaerari. . Udal eskolak egokitu ziren, Epalzari Zelaiko Dorrera konfiskatu zitzaion eta hainbat etxe xumek zeinbaut errefuxiatu etxean hartzeko borondatea aurkeztu zuten.

 

EHAH. Zollon hartutako errefuxiatuak 1936ko azaroa

 

Rosa Gorostizaga. In memoriam

Pertsona horien artean azpimarratzekoa da Rosa Gorostizaga, Emakume Abertzale Batzako kidea, errefuxiatu askoren lekualdaketa eta zaintza antolatu eta babestu baitzuen.

Bitxia bada ere, bere autoa konfiskatu egin zuten eta errefuxiatuak eta elikagaiak lekualdatzeko erabili zuten.

Azkenean erbestera ihes egin behar izan zuen eta bere jabetzak faxistek konfiskatu zituzten.

 

Errefuxiatuen harrerari buruzko kronika (PDF 188KB)