Estatu kolpea eta Gerra Zibilaren hasiera

Gure geografiako beste hainbat herritan bezala, Arrankudiaga eta Zolloko lasaitasuna, 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarraren albistearekin desagertu zen, Gerra Zibila hasi zen egunean.

Irailean hasiko ziren lehen errefuxiatuak gure udalerrira iristen, Gipuzkoatik zetozen gehienak , nazionalek bortixki konkistatzen hari ziren lurraldetik. Azaroan Goikogana-Kamaraka-Ganekogortako tontor eta mendi-magalak eta garai hartan Bilbo urez hornitzen zuen Zollo urtegiaren inguruak gotortzea egokitu zitzaien. Lanak Ugaoko Larreatarren jauregitik koordinatuko ziren eta 1937ko udaberrira arte luzatu ziren.

Abenduan gazte asko frontera nola abiatzen ziren ikusi behar izan zuten. . Aurretik ere, abiatuak ziren asko, borondatez, ideologiaren arabera batailoi batean edo bestean izena emanez. Beste batzuk kintetara deituak izango ziren. Horietako batzuk ez ziren inoiz itzuliko, Ipar Errepublikanoko fronte ezagunetan bizia galduz.

Arrankudiagan eta Zollon geratu zirenek , bonbardaketa eta metrailaketen lazgarrikeria, elikagaien errazionamendua, euren jabetzen enbargoa, espetxeratzeak eta fusilamenduak jasan behar izan zituzten, besteak beste.

Zollo. Garaiko irudia (I. Ojanguren – Guregipuzkoa.eus)