Bonbardaketak. Zerutik heldu ziren, gure ametsak ilunduz

Batzuetan badirudi Gernika izan zela Bizkaian bonbardatu zuten herri bakarra. 1937ko apirilak 26an izan zen suntsitua Gernika, Bigarren Mundu Gerrari begira, suntsipen esperimentaleko estrategia bat erabiliz. Ez zen bonbardatu zuten lehen herria, ezta, zoritxarrez, azkena ere. Otxandio izan zen Euskal Herrian bonbardatu zuten lehen herria, altxamendu militarra izan eta 3 egunera

Martxoaren 31n, Bizkaiaren kontrako eraso nagusia hasi zenean, zonalde honetan herrien aurkako bonbardaketak indartu ziren.

Apirilean eta maiatzean, Bilbora hurbiltzen ari zen frontea gero eta gertuago zegoen eta orduan gure herri, auzo eta mendietan bonbardaketak areagotu egin ziren. Bonbardaketa ugari izan ziren Arrankudiaga eta Zollon. Horietako batzuk garaiko prentsan, bizilagunen memorian eta biktima batzuen heriotza-ziurtagirietan jasota geratu ziren.

Bonbardaketen aurrean, haitzuloak, tunelak eta estoldak babesleku bilakatu ziren.

1937ko maiatzaren 15ean bonba bat erori zen Arrankudiagako elizan. Ez zuen eztandarik egin, baina kupula kaltetuta geratu zen.

Bonbardaketaren kronikak (PDF 142KB)

Bonbardaketaren babeslekuak (PDF 114KB)