Aretako ospitale nagusia

Osasun sarea Gerra Zibilean. Zauituen ebakuazioa eta ospitaleak

Escauriaza jauregian kokatuta, Bilbo-Gasteiz errepidearen eskuinaldean, Aretako ospitale nagusia egon zen, Nerbioi Garaian osasun zerbitzua bermatzeko jarri zen martxan. Fronteko eta inguruko herrietan gertatutako bonbardaketeta zauritutako pertsonak hartu zituen. Medikuen, erizainen, ohatilarien eta beste batzuen artean, 15 bat osasun-langile izan zituen.

Eskauriza jauregiaren kokapena eta ospitaleko langileen nominak

 

Hauxe zen osasun-zerbitzuek eremu horretan zuten egoeraren eskema:

  1. Frontean: Lubakietan edo borroka-fronteko lehen 500 metrotan zauritutakoak batailoiko erizainek zaintzen zituzten. 500-1000 m artean lehen osasun-postua egoten zen: batailoiko ohatilak. Azkenik sorospen postua egoten zen eta bertan batailoiko medikua eta anbulantziako ohatilak egoten ziren.
  2. Kanpaina-ospitalea: Baranbio, Orduña, Amurrio eta Orozkoko zonaldean kokaturik egon ziren.
  3. Aretako ospitale nagusia:. Aretakoa ospitale handia zen eta Baranbio-Orozko, Urduña-Amurrio, Arespalditza zonaldeak, , hau da, Gorbea-Altubeko frontea, Urkabustaizko San Pedro-Garobel zonalde osoari ematen zion zerbitzua. Zentro horretan fronteko hainbat zauritu artatu zituzten, eta hainbat guradi hil ziren, baita Aretako bonbardaketetan zauritutako batzuk ere.