Informazioa
Izapide honen bidez edateko uraren hornikuntza zerbitzuan erabiltzaile berriaren alta eta aurreko erabiltzailearen baja eska daitezke.
Titular aldaketa egin eta hurrengo bi egunen buruan kontagailuan esku hartuko da. Kontagailua etxebizitzaren edo lokalaren barruan badago, erabiltzaileak aurretiko hitzordua eskatu beharko du teknikariak kontagailua jar dezan. Kontagailu-gela baldin badago hitzordua ez da beharrezkoa izango.
Eskaera titular berriak eta aurretik zegoenak egin beharko dute. Pertsona juridikoak izatekotan, izapidea horien ordezkariek egin ahal izango dute.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Ura instalatzeko buletina
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jabetza eskritura
- Alokairu kontratua
- Instalazio partea
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.arrankudiaga.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Barrio Arene, 1, 48498 Arrankudiagan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Arrankudiaga Udaleko telefono honetara: 94 648 17 12
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.