Ludoteka eta Informatika Gela

Jolasen eta monitore espezializatuen laguntzaren bidez, jolasteko lekua. 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jolas librea, bideratutako jolasak, tailerrak, jaiak… eskaintzen dira.

Elexalden, bi gela daude zabalik, umeak jolasteko gela eta informatika gela. Zollon, udaletxeko aretoan kokatu dira bi jarduera hauek egiteko materialak.

Elexaldeko ludoteka zabalik dago arratsaldeko 20:00ak arte. Zollokoa erabiltzeko giltza, berriz, udaletxean edo tabernan eskatu behar da. Zerbitzu hauek ez dute jagolerik eta udalak bertako materiala arretaz zaintzea eta txukun uztea eskatzen du.

  • Tabloia
  • Plenoak
  • Bakiolako Industrialdea
  • Gizarte Etxea
  • Udaltalde 21 Nerbioi- Ibaizabal
  • C.D. Indarra