Gertakariak

Kirol egitarauaren kartela 

Datorren zapatuan, ekainak 18, Arrankudiagako frontoian Arratia-Nerbioko txapelketaren finalak jokatuko dira, final hauek B2 taldekoak izango dira eta arratsaldeko 4:00etan hasiko dira. Umetxoetan Igorre eta Arrigorriaga jolastuko dute, Umeak kategorian Zaratamo eta Otxandio neurtuko dira, alebinetako finala Usansolo eta Dimaren artean erabakiko da, infantiletan Dima eta Zaratamo izango dira finalistak, kedete mailan Basauri-A eta Arrankudiagako Kamaraka taldeko Pagaza eta Beaskoetxea lehiatuko dira eta azken partida, gazte mailakoa, Arrigorriaga-A eta Arrigorriaga-Bren artean erabakiko da. Beraz, aukera paregabea daukagu asteburu honetan eskupilotaz gozatzeko. 

Kartela