Gertakariak

Korrikaren kartela 
Aurtengo Korrika apirilaren 7an Trebiñun hasi da eta apirilaren 17an Donostian amaituko da. “Maitatu, ikasi, ari...euskalakari” da aurtengo leloa. Arrankudiagatik apirilaren 15ean, ostirala, gaueko 11:56ean pasatuko da. Lehenago, arratsaldeko, 3:00ak aldera, herri eskolako umeek, Korrika Txikia korrituko dute eta 6:30ean umeentzako “diskofesta” bat dago antolatuta, udalaren laguntzarekin. Beraz, euskararen aldeko korrikaldi bat egiteko aukera paregabea daukagu.