Gertakariak

Azoka 

Azoka, Elexalde plazan egingo da eta bertan ortuariak, gazta, ogia, eztia eta beste produktuak erosteko aukera izango da. Oilasko-pintxoak eta Arrankudiagako txakolina dastatzeko parada egongo da ere. Eguerdiko 11:00etan ireki eta 14:30ak arte zabalik izango da azoka.

Eguneko egitaraua hauxe izango da:

11:00etan, Azokaren irekiera.

11:45ean, Udaberriko Abesbatzen kontzertua, elizan. Algortako Gorrondatxe Abesbatza eta Sopelako Munarri abesbatza.

13:00etan, umeentzako ipuin kontaketa musikala, frontoian. “Euskal Mitologia” Autu Mautu taldearen eskutik.

Iragarkia. Egitaraua