Gertakariak

 

Datorren martxoaren 6an, ostirala, emakumeen nazioarteko egunaren testuinguruan, "harriaherria" film laburra proiektatuko da Arrankudiagan.

Filmak dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna erakusten du, gizakiak suntsitutako espazio natural batean eta emakumea egungo gizartean hartzen ari den espazioaren aitortza irudikatzen du.

Ondoren, Janire Etxabe filmaren gidoilariarekin solasaldia egingo da. Hitzordua, iluntzeko 19:00etan Udaltalde aretoan izango da.