Gertakariak

Mahaia aulkiekin 

Datorren uztailaren 28an, arratsaldeko 7:00etan, Udalaren Osoko Bilkura izango da.

Gai-zerrenda:

  • 2011ko ekainaren 30eko bileraren aktaren onespena
  • Elexalde-Uribarri espaloiaren obraren onespena (1. fasea)
  • Elexaldeko euste-hormaren obraren lehen ziurtapenaren onespena
  • Uribarriko 1. Egikaritze-Unitatean (UE1 U) Hirigintza Jarduketa-Programaren onespena
  • Kreditu-transferentziak direla eta, egindako kreditua aldatzeko 7/2011 espedientearen Alkatearen Dekretua jakinaraztea
  • Kreditu-gaitzeak direla eta, egindako kreditua aldatzeko 8/2011 espedientearen Alkatearen Dekretua jakinaraztea
  • 2011ko zirkulazio-ibilgailuen zerga-kobraketarako erroldaren onespena
  • Diruzain-gordetzailearen fidantza
  • Zuloagako herriko tabernaren errentamendu erregimenean tabernaren ustiapena
  • Alkatetzaren dekretuen jakinaraztea
  • Eskakizunak eta galderak

Udaletxea, herritarrei zabalik dago Osoko bilkuretara bertaratzeko.