Gertakariak

Mahai bat eta zortzi aulki 

Datorren uztailaren 27rako Udal Lantaldeen bi deialdi egin dira.

Arratsaldeko 6:00retan Antolaketa Lantaldea bilduko da udaletxean, eta gai-zerrenda hauxe izango da:

  • Arratsaldeko 6:00retan Antolaketa Lantaldea bilduko da udaletxean, eta gai-zerrenda hauxe izango da
  • Alkatetzaren dekretuak
  • Gordailuzaina – fidantza
  • Langileen kontratazioa
  • Udalerriaren izena

Ondoren, arratsaldeko 7:30ean Hirigintza eta Ingurumena Lantaldea bilduko da eta gai-zerrenda honekin:

  • Elexalde-Uribarri espaloia
  • Argiteriaren inguruko obra
  • PAU UE 1 Uribarri
  • Elexaldeko obra: euste-horma.
  • 625 errepidea - semaforoak

Lantaldeak zabalik daude parte hartu eta bere ekarpenak egin nahi dituzten herritar guztientzat.

Animatu eta parte hartu!