Gertakariak

Ikastaroak 

Zabalik dago apirilaren 8raino, udalak, aurtengo bigarren hiruhilekorako antolatutako ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak, apirilaren 4an hasiko dira ekainaren 28an bukatzeko. Hauexek dira,  ikastaroak, ordutegiak eta prezioak:
Gimnasia-aerobik
- Astelehenetan eta asteazkenetan, arratsaldeko 8:15etatik 9:15etara. 35,00 euro hiruhileko osoa.

Gimnasia lasaia eta nagusientzako egokia
- Astearteetan eta ostegunetan, goizeko 9:30etatik 10:30etara.

Pilates
- Astelehenetan eta asteazkenetan: Goizetan, 9:30etatik 10:30etara eta 10:30etatik 11:30etara. Arratsaldetan, 6:00etatik 7:00etara eta 7:00etatik 8:00etara. 35,00 euro hiruhileko osoa.

Aretoko dantzak
- Astearteetan, iluntzeko 9:00etatik 10:30ak arte. 40,00 euro hiruhilekoa.

*Izena ematea udaletxean izango da (946481712) eta dirua BBK-ko 2095 0164 29 200006845-2 kontu korrontean sartu behar da.

*Gutxiengo taldea osatzen ez bada, ez da ikastarorik egingo. Arrankudiagan erroldatutakoek lehentasuna izango dute eta behar bada, zozketa egingo da.

IKASTAROAK 2011 2
2. hiruhilekoko ikastaroak. Ordutegiak, prezioak eta izena emateko epea. 223KB