Gertakariak

Ikasle bretoi talde batek Arrankudiaga bisitatuko du 

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Bretainiako ikasle talde bat etorriko da Arrankudiagara. Bisita hau, Diwan (Bretainia) eta Arrigorriagako institutuen arteko ikasle-trukearen barnean egiten da. Bretoiak, datorren barikuan, martxoak 18, etorriko dira, eta arratsaldeko 4:30etan egingo zaie harrera frontoian. Gero, euskal pilotari buruzko azalpena eta pilota partida bat izango da. Ondoren eta bukatzeko, txokolatada bat eskainiko zaie. Arrankudiagako Udalak, herritar guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatu nahi ditu.

Bretoiak 2011 Kartela
885KB