Gertakariak

Olentzero 

Urte osoa Goikogane inguruan ikatza egiten egon eta gero, Olentzero, abenduaren 24ko arratsaldeko 16:30ean etorriko da Elexalde plazara.

Ohi bezala, trikitilarien laguntzaz ekingo dio Garondo eta plazaren arteko ibilbideari, bertan, umeen harrera beroa jasoko du. Gau oso luzea izango duela kontuan hartuta, Olentzero, 18:00ak aldera alde egin beharko du.