Gertakariak

Artisautza Azoka 

Azoka Elexalde plazan egingo da eta bertan artisauak egindako produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Bestaldetik burruntzian erretako bildotsa eta Arrankudiagako txakolina dastatzeko parada egongo da.

Eguerdiko 11:30etan ireki eta 14:30ak arte zabalik egongo da azoka. Azoka gunean eta hau zabalik dagoen bitartean Laudioko Santa Lucia abesbatzak abestuko du eta Oilaskotxea antzerki emankizunaz gozatu ahal izango dugu.