Gertakariak

Ludoteka 

Urriaren 4an, Elexalde eta Zolloko ludotekak zabaldu ziren. Elexalden, bi gela daude zabalik, umeak jolasteko gela eta informatika gela. Zollon, udaletxeko aretoan kokatu dira bi jarduera hauek egiteko materialak

Elexaldeko ludoteka zabalik egongo da arratsaldeko 20:00ak arte. Zollokoa erabiltzeko giltza, berriz, udaletxean edo tabernan eskatu behar da. Zerbitzu hauek ez dute jagolerik eta udalak bertako materiala arretaz zaintzea eta txukun uztea eskatzen du.