Albisteak

Radarra 

Arrankudiagako Udalak, gutun baten bidez, Elexalden zegoen radarra berriro jartzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari.

Radarra, Elexalde eta Garondoko errepideko lotunea konpontzeko kendu zen, eta obrak bukatu eta gero, berriz jarriko zutela agindu zuten Herrizaingo Sailetik. Obra amaitu da, eta bertatik pasatzen diren kotxeen abiadura areagotu egin da, eta Udalak auzotarren hainbat kexa jaso ditu.
Obra egiterakoan, aipatutako radarra berriro jartzeko bi leku aurreikusi dira.

 E.J.-ko Herrizaingo Sailera bidalitako gutuna.

 Gutuna Radarra