Albisteak

Txikibusa 

Arrankudiagako Udalbatzak, martxoaren 30ean izandako bileran, Udal Garraio Zerbitzua ezartzea erabaki du.

Zerbitzu berri hau, herriko oinarrizko zerbitzuetara joan ahal izateko izango da, hau da, osasun zentrora, farmaziara, udaletxera edo antzeko lekuetara.

Astean bi egunetan eskaintzen da, astearteetan eta ostegunetan, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu bata arte.

Garraio zerbitzua erabiltzeko, gutxienez, egun bat lehenago eskatu behar da udaletxean, ordu biak baino lehen.

 Iragarkia. Udal Garraio Zerbitzua