Albisteak

Bulego sarrera 

Arrankudiagako Udalak jakinarazi du Eskualdeko Iraunkortasun Bulegoa abiarazi duela Arrankudiagako Elexalde kaleko 18. zenbakian. Nerbioi-Ibaizabaleko Udaltalde 21en zerbitzu berria da. Udaltalde 21 eskualdeko udalek osatutako taldea da, Tokiko Agenda 21 eta garapen iraunkorreko tokiko politikak ezartzeko.

Eskualdeko Iraunkortasun Bulegoaren zeregina honakoa da: “Nerbioi-Ibaizabal eskualdean erreferentziazko zerbitzu publikoa izatea iraunkortasunaren arloko dinamizazioari, informazioari, parte-hartzeari, kontsultari eta aholkularitzari dagokienez. Elkarteko kide diren udalerriei, ingurumenaren arloan jarduten duten gizarte-eragileei eta, oro har, eskualdeko herritarrei laguntza emango die Tokiko Agenda 21en arloan”.

Zerbitzuaren kudeaketa “Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L." udalen arteko sozietatearen menpe dago, eta ondoko udalerriei eskaintzen die zerbitzua: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio.

Labur-zurrean, hurrengo hauek dira Eskualdeko Iraunkortasun Bulegoak eskainiko dituen zerbitzuak:

  • Tokiko Agenda 21 dinamizatzea
  • Ingurumen-hezkuntza eta herritarren partaidetza
  • Aholkularitza erakundeei
  • Informazioa eta herritarrekiko arreta
  • Dokumentazioa eta baliabideak

Gainera, bulegoak erabilera anitzeko aretoa dauka, eta, bertan, Eskualdeko Iraunkortasun Bulegoaren jarduerarekin bateragarri diren jarduerak garatu ahal izango dira, aldez aurretik eskatuz eta Bulegoaren baimena izanez gero.

Udalak gonbit egin nahi die Arrankudiagako herritarrei Nerbioi-Ibaizabaleko Eskualdeko Iraunkortasun Bulegoak antolatzen dituen jardueretan parte hartu dezaten.

Informazio gehiago,:
www.ut21.org
info@ut21.org  
Tel.: 946712699