Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako Foru Sailak 7.658,35 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari aurtengo udaberrian izandako euriteek Atxandi auzoan gertatutako mendi-mazelaren lur-jausiak sortutako kalteak konpontzeko.

Diru-laguntza, Udal Finantzaketarako Foru Funtsean (Udalkutxa) ustekabeko gertaeretarako  duen programatik jaso da.