Albisteak

 
Amaitu da Arrankudiaga eta Zolloko herriko argien eraginkortasun energetikoa hobetzeko lehen fasea. Guztira, 188 argi-puntuetan ekin da. Led luminariak eta  indukzio lanparak jarri dira, eta farol klasikoen motorrak eta ekipo optikoak ordezkatu dira. Aipatzekoa da, jarritako luminaria gehienak telekudeatutakoak direla. Proiektu honekin, asko hobetuko da Arrankudiaga eta Zolloko eraginkortasun energetikoa, atmosferara isuritako CO2 eta SO2 kopurua % 65 baino gehiago murriztuko da eta % 75etik gorako aurrezpena lortzea espero da. Obra hau 99.911,22 euroko aurrekontua izan du eta burutu ahal izateko, BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO Ingurumen Sailak 80.000,00 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari, hau da, obraren aurrekontuaren % 80. Gainerako inbertsioa, 19.911,22 euro, udal aurrekontutik ordaindu da.