Albisteak

Tren geltokia 

Arrankudiagako Udala, RENFE eta ADIF erakundeekin harremanetan jarri da, tren zerbitzua hobetzeko asmoarekin. Alde batetik, RENFEri gutun bat igorri dio, tren zerbitzuari buruzko auzotarren kexen berri ematen, hau da, zerbitzuaren maiztasunaren gutxitzea, Creditrans sistemaren arazoak, geltokiko sarreren egoera, etab. RENFEk, trenen maiztasunaren gutxitzea bidaiarien kopuru urriagatik dela eta Creditrans sistemaren akatsak konpontzeko ahaleginetan ari direla, erantzun du. Erantzuna jaso ondoren, Udalak bigarren gutun bat bidali du. Halaber, Arrankudiagako Udala, ADIF (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) entitate publikoaren ordezkariekin bildu da, Arrankudiagako geltokiaren sarrerak  hobetzeko helburuarekin eta dagoeneko, sarrera hauek konpontzeko proposamen bana aurkeztu dute.

* Hartu-emanen dokumentazioaren bi artxibo eransten dira.

RENFErekin izandako hartu-emanen dokumentuak

ADIFekin izandako hartu-emanen dokumentuak