Albisteak

Detektagailua 

Arrankudiagako Udalak ke-detektagailuak jarriko ditu herriko 75 urtetik gorakoen eta elbarritasunaren bat onartuta dutenen etxebizitzetan.

Detektagailu hauek jartzearen helburua sute bat gertatzen denean egoerari aurre ahalik eta arinen egitea da. Gertatuz gero, alarma martxa jartzen da, distira argitsuak eta zarata handia ateraz, etxekoak nahiz auzokoak egoeraz jabetzeko eta ezbeharra ekiditeko. Beraz, asmoa, adinekoak eta elbarritasunaren bat dutenek etxeetan seguru bizi izatea da.

Arrankudiaga eta Zollon, 78 dira zerbitzu berri hau jaso dezaketen pertsona kopurua eta dagoeneko, Udalak gutun bat igorri die, zerbitzua eskaintzen.

 Bidalitako gutuna