Albisteak

Txakurra 

Txakur batzuk sortzen dituzten arazoak direla eta, gero eta kexa gehiago jasotzen dira udaletxean. Horregatik, Arrankudiagako Udalak, bando baten bidez, txakurren jabeei, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 101/2004 Dekretuaren 4. artikuluaren 2. eta 3. puntuek gogoratu dizkie. Aipatutako artikuluak jabearen edo edukitzailearen betebeharrak zehazten ditu eta 2. eta 3. puntuek hauxe adierazten dute:

  1. Hiri barruko bide eta gune publikoetan, bai eta eraikin kolektiboen gune komunetan ere, txakurrak kontrolatuta eramango dira beraien ezaugarrietara egokitutako kate edo uhal bati lotuta —gehienez, 2 metrokoa—. Betebehar hori ez betetzea arau-hauste larria izango da animaliak babesteari buruzko Legearen 27.2 h) artikuluaren arabera.
  2. Debekatuta dago txakurren gorozkia bide eta plaza publikoetan, haur—parkeetan, lorategietan, eta oro har, apaindurarako eta/edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Debeku horri jaramonik ez egitea, arau-hauste larria izango da Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluaren arabera.

Bandoa. Txakurren jabeen betebeharrak gogoratzen