Albisteak

 
Joan den irailaren 18an, Arrankudiagako udaletxean, Indarra Kirol Elkartearen eta Arrankudiaga eta Zolloko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, udalerrian futbolaren praktika eta kirol-zaletasuna sustatzeko.

Hitzarmen hori sinatzean, Arrankudiagako eta Zolloko Udalak Indarra Kirol Elkartearen esku utziko du Iberlandako Javier Escalza futbol-zelaia, bere jarduerak egin ditzan. Era berean, Udalak 4.000 euroko diru-laguntza emango du jarduera horiek egiteko.

Ekitaldian Esteban Ruizek eta Graciliano Martinek, Indarra Kirol Elkarteko kideak eta Arrankudiaga eta Zolloko alkateak, Txutxi Ariznabarretak, hartu zuten parte.