Albisteak

 

Udalaren jarduerarekin zerikusia duten eta egiturazkoak ez diren lanak aldi baterako egiteko, batez ere urteko sasoi jakin batzuetan zereginak gehiegi kargatzeagatik edo epe laburretan bajak betetzeagatik.

Udalerriko herritarren artean arrakastaz erabili izan dira lan-poltsak, lan- eta prestakuntza-esperientzia gisa balio dezakeen aldi baterako lan-irteera emateko langabezian dauden eta lanpostu bat lortzeko zailtasunak (egiturazkoak edo aldi baterakoak) dituzten pertsonei.

Hori dela eta, alde batetik, enplegu publikoaren eremuan pertsonak kontratatzea arautu behar duten printzipioak, alegia, publizitate, berdintasun, merezimendu eta gaitasuna errespetatzeko eta, aldi berean, ahalik eta arinen kontratatu ahal izateko, udalerriko langabeentzat etengabe irekita dauden lan-poltsak ezarri dira.

Lan-poltsa horiek honako xedapen hauen arabera arautzen dira:

1.- Oinarri hauen helburua da lan-kontratuko langile ez-iraunkorrak kontratatzea, premia puntualen arabera, administrazio honen zerbitzura dauden langileek artatu ezin dituzten zereginak, lanpostu hutsak, bajak, oporrak, sasoiko zerbitzuak eta abar pilatzeagatik.

2.- Lan-poltsan izena emateko, ArrankudiagaZollon erroldatuta egon behar da, izena ematen den eguna baino urtebete lehenagotik. Eta nahitaezkoa izango da Arrandudiaga-Zollon bizitzea. Udalak behar diren izapideak egin ahal izango ditu egoera hori egiaztatzeko.

3.- Langabezian egon behar da, LANBIDEko (Euskal Enplegu Zerbitzua) txartelarekin egiaztatuta.

4.- Enplegu-eskatzailea udal bulegoetara joan beharko da zein zerrendetan egon nahi duen adierazteko. Eskabide-orri orokorra betez, zein poltsatan izena eman nahi duten zehaztuz eta, Lanbideren txartelaz gain, NANaren fotokopia bat aurkeztuz. Hiru lan-poltsa osatuko dira: eraikinen garbiketa, kale garbiketa eta kanpoko lanak. Gehienez pertsona batek bi lan-poltsetan eman ahal izango du izena.

5.- Kanpoko lanetako zerrendan apuntatzeko, B motako gidatzeko baimena beharrezkoa izango da. Egin beharreko lanen arabera, udalak eskaintzen dituen lanetan, behar izanez gero, ezagupen batzuk eskatu ahal izango ditu. Horrez gainera, aste bateko probaldi bat egongo da, kontratuaren hasieran. Probaldi horretan, kontratatuak lana egiteko gaitasunik ez duela ikusten bada, amaitutzat emango da kontratua. Halaber, kontratuak dirauen bitartean, egin beharreko lanak ez badira egiten edo era egokian egiten ez badira, lan-poltsatik kanpo geratu ahal izango da pertsona hori. Eta ezin izango du berriro izena eman urte bete pasatu arte edo betirako kanporatua izango da. Beti ere, alkateak sinatutako dekretu batean, modu arrazoituan eta interesdunari alegazioak egiteko aukera emanez, ebatsiko da aipatutako erabakia.

6.- Lan-poltsetan izena emateko zerrendak beti irekita egongo dira, baldintzak betetzen dituen edonor izena eman, baja eman edo eskaera aldatu ahal izateko. Zerrendan antzinatasuna enplegu-eskatzaileak lan poltsan izena ematen duen datak jarriko du.

7.- Lan-eskaintzaren arabera, lan mota guztietarako zerrendaren hurrenkeran deituko zaie interesatuei, kasu honetan izan ezik: beste erakunde batzuek emandako diru-laguntzak oinarri hartuta egiten diren kontratuek ezarritako baldintza bereziak bete behar direnean (egoera ekonomikoa, generoa, adina...).

8.- Enplegu eskaintza bati uko egiten dieten Enplegu-eskatzaileek zerrendaren amaierara pasako dira. Soilik dokumentuekin justifikatu behar diren arrazoiengatik, alegia, amatasun edo aitatasun baja, gaixotasun larria edo antzerako egoera batengatik, zerrendan postua mantenduko da. Hirugarren ukapenean, berez eta besterik gabe, baja emango zaio lan poltsan pertsona horri.

9.- Udaleko lan eskaintza hau izango da:
- udal lokalak garbitzea.
- mantentze-lanak eta obrak egitea.
- Kaleak garbitzea.

10.- Bajak eta oporrak eta beste erakunde batzuek emandako diru-laguntzak oinarri hartuta egiten diren kontratuek ezarritako baldintza bereziak bete behar direnean izan ezik, udalak hiru hilabeteko kontratuak egingo ditu gehienez. Hiru hilabete lan egin ondoren, pertsona hori, berriro apuntatu behar da zerrendetan, langabezia egoeraren agiria aurkeztu eta zerrendaren amaierara pasako da.

11.- Lan kontratua sinatzen denean, lan-bizitza aurkeztu beharko da, aurrekoan aipatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko.

12.- Oinarri hauek indarrean jarriko dira 2020ko uztailaren 28tik aurrera.

13.- Oinarri hauek indarrean sartu aurretik zerrendetan izena emanda zeuden pertsonek zerrendetan izena emanda jarraituko dute, antzinatasun-data mantenduz. Kanpoko lanetako lan-poltsan izena emanda zuten pertsonen kasuan (lehen kaleak garbitzekoa ere barne hartzen zuena), bi zerrendetan izena emango zaie; nolanahi ere, edozein unetan aldatu ahal izango dute beren inskripzioa zerrendetan, oinarri hauetan eskatzen diren betekizunen arabera.


UDAL LAN POLTSETAN EGOTEKO ARAU BERRIAK-2020.pdf