Albisteak

 
Covid-19aren krisiak eragindako egungo egoera ikusita, Arrankudiaga eta Zolloko Trail lasterketaren antolakuntzak udazkenean gure udalerrian egitekoa zen lasterketaren bederatzigarren edizioa bertan behera uztea erabaki du. Antolatzaileen esanetan, ezjakintasuna handia da eta egoera honetan, baldintzak hain aldakorrak izanik lasterketa ez egitea erabaki dute. Antolatzaileek, eskerrak eman nahi izan dizkie babesleei, boluntarioei, korrikalariei eta modu batean edo bestean ekitaldi honetan parte hartzen duten guztiei.