Albisteak

 
Joan den ekainaren 23an, Arrankudiagako udaletxean, Kamaraka Eskupilota Kirol Elkartearen eta Arrankudiaga eta Zolloko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, udalerrian pilotaren praktika eta kirol-zaletasuna sustatzeko. Hitzarmen hori sinatzean, Arrankudiagako eta Zolloko Udalak Kamaraka Pilota Kirol Elkartearen esku utziko du Elexaldeko frontoia, bere jarduerak egin ditzan. Era berean, Udalak 5.000 euroko diru-laguntza emango du jarduera horiek egiteko. Ekitaldian Jon Txomin Arandiak, Kamaraka Eskupilota Kirol Elkarteko presidenteak, eta Arrankudiaga eta Zolloko alkateak, Txutxi Ariznabarretak, hartu zuten parte.