Albisteak

 

Covid 19 birusak sortarazitako osasun alarma egoeraren ondoren, orain ondorio ekonomikoak eta sozialak pairatzen ari gara. Hori dela eta, Arrankudiaga eta Zolloko herritarrek pairatu ahal dituzten estutasun ekonomikoak arintze aldera, udalak, dituen eskumenak erabilita, hartutako neurrien berri eman nahi die herritarrei:

Aholkularitza legala:

Osasun alarmaren ondorioz ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko edo ohiko etxebizitza alokatzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herriko biztanleentzat, aholkularitza juridikoaren zerbitzuak martxan jarraitzen du. Horretarako, herritarrek udaletxeko 94 648 17 12 telefonora deitu beharko dute, beren egoera azalduz eta harremanetarako datuak emanez, aholkulari juridiko bat berarekin harremanetan jarriko da, haien egoerari buruzko argibideak emateko asmoz

Zerga eta tasen arloan:

  • Zarama, saneamendua, estolderia eta ur horniduraren tasak ordaintzeko arazo ekonomikoak duten herritarrentzako, diru laguntzen ordenantza indarrean dago. Ordentza kontsultatu (PDF 200KB)
  • 1.500 tik gorako edozein zergaren likidazioetan, epeka ordaintzeko aukera. 12 hilabetetan interes barik eta hortik aurrera interes legalarekin.
  • Ibilgailuen zergan, % 2,5 eko hobaria aplikatuko zaie, ordainketa helbideratua dutenei.
  • Eraikuntzen eta obren zerga eta tasetan, hainbat hobari daude, energia arloan, irisgarritasuna, fatxada eta estalpen birgaitze obretan. Ordenantza kontsultatu (PDF 249KB)
  • Horretaz gain, udal tabernetan (Zollo, Iberlanda eta Xarmanta), alarma egoera iraun duen bitartean, errentariei ez zaie kuotarik kobratu.

Azkenik, edozein aholkularitza, laguntza edo zalantzaren aurrean, 94 648 17 12 udal bulegoen telefono zenbakira deitu, zuen egoera azalduz eta irtenbideren bat topatzen saiatuko gara.