Albisteak

 

Arrankudiaga eta Zolloko Udalak aurten ere umeentzako aisialdiko jarduerak antolatzeko asmoa dauka, baldin eta, gaur egun, Covid 19ak sortutako pandemia egoera dela eta, osasun agintariek baimena ematen badute.

Hori dela eta, Udalak, aipatutako aisialdiko jardueren zerbitzurako begiraleen lan poltsa
osatzeko deialdia ireki du.

Aurreikusten den lanaren iraupena ekainaren 30etik uztailaren 17ra izango da. Egunean lau ordu, astelehenetik ostiralera.

Bete beharreko baldintzak eta zehaztasun gehiago ondorengo loturan aurkituko dituzue.

Dekretua (PDF 438KB)