Albisteak

 

COVID-19ak sortu duen egoera sozial larriaren dondorioz gora egin du Bizkaiko Elikagaien Bankura janari eske jo duten familien kopuruak. Hori dela eta, elikaigairik gabe gelditzen ari da bankua.

Ugao, Zeberio, Arakaldo, Arrankudiaga eta Zollok osatzen duten banaketa gunean, bikoiztu egin da elikagaien eskaera eta, horren aurrean, premiazko elikagai bilketarako deia zabaldu du Bizkaiko Elikagaien Bankuak aipatutako udalerri hauetan.

Arrankudiaga eta Zolloko Udalak, deiari erantzunez, elikagaien bilketa antolatu du eta ondoko erronka hau bota die herritarrei: herritarrek ematen duten elikagai bakoitzeko Udalak beste bat emango du, era horretan, herritarren ekarpena bikoiztuz. Ekimen honekin, laguntza instituzionala eta konpromiso soziala uztartu nahi izan dira gure komunitatean elkartasunaren eta elkarbizitzaren baloreak sustatzeko.

Maitzaren 13tik 15era burutu da elikagaien bilketa egundoko arrakasta izan du ekimenak: 1,5 tona elikagai inguru jaso dira. Barne dago Matxinkorta mendi taldearen ekarpena. Jadanik, Elikagai Bankuko kideen eskuetan jarri dira eta, ekainean, Udalak beste horrenbesteko ekerpena egingo du. Pagobakarra herritar taldeak ere bere ekarpena ekainean egiteko asmoa dauka.

Arrankudiaga eta Zolloko Udalak txalotu egiten du auzotarren erantzun solidarioa eta eskerrak ematen dizkie elikagaien ekarpena egin duten herritar guztiei, berriro ere erakutsi dutelako Arrankudiaga eta Zollon oso bizirik daudela gure artean betidanik oso barneratuak izan ditugun elkarlaguntza sentimendu eta baloreak.

ESKERRIK ASKO!