Albisteak

 

Bizkaiko Elikagaien Bankuak deia egin du elikagaiak premiaz jasotzeko; izan ere, COVID-19ren ondorioz, elikagai horiek behar dituzten familien kopurua bikoiztu egin da gure eskualdean. Arrankudiaga eta Zolloko Udalak maiatzaren 13tik (asteazkena) 15era (ostirala) bitartean bilketa bat egitea proposatzen du, puntu hauetan:

  • Udala (bulego-ordutegia)
  • Ekilore denda
  • Atxetako plazan, 15ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara

Ematen den produktu bakoitzeko beste bat emango du Udalak.Hauexek dira bilduko diren produktuak: Dilistak, garbantzuak, babarrunak, makarroiak, espagetiak, arroza, olioa, tomate frijitua, esnea, kakaoa, gailetak, potitoak, arrautzak…

Arrankudiaga eta Zolloko Udalak ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.