Albisteak

 
Ugao-Miraballeseko Merkatarien Elkarteak Ugao-Miraballeseko boluntarioek egindako maskara sorta bat eman die Arrankudiaga eta Zollo herriei. Merkatarien Elkartearen ekimen solidario hau boluntarioz osatutako lantalde batek egin du, Ugao-Miraballesko Udalarekin lankidetzan. Maskarak egiteko, boluntario talde honetako kideak hiru taldetan banatu dira. Talde bat oihala mozteaz arduratu da, beste bat josteaz, eta hirugarren talde batek garbiketa eta enpakatze lanak egin ditu. Maskarak Arrankudiagako eta Zolloko herritarren artean banatu dituzte, COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, Arrankudiaga-Zolloko Udalak sortu zuen laguntzaileen sareko kideek, eta erabilera- eta garbiketa-arau batzuk dituen dokumentu bat erantsiko da.