Albisteak

 
Joan den astetik, Arrankudiaga-Zolloko Udala bi herrietako bizilagunek gehien erabiltzen dituzten lekuak garbitzen eta desinfektatzen ari da. Alde batetik, pasabideak, autobus geralekuak, barandak eta abar desinfektatzen ari da, eta, bestetik, etxeko hondakinen edukiontzien desinfekzioa indartzen ari da. Lan horiek udal brigadako langileak egiten ari dira. Horretarako, udal langileak garbiketa-produktu eta -prozedura egokiak erabiltzen dituzte Covid-19ren hedapena geldiarazteko.