Albisteak

 

Arrankudiaga eta Zolloko Udalak aholkularitza zerbitzu bat jarri du martxan, Covid 19 birusak eragindako osasun alerta dela eta, abian jarritako konfinamendu neurrien ondorioz ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko edo ohiko etxebizitza alokatzeko zailt asun ekonomikoak dituzten herriko biztanleentzat.

Era horretan, kontuan hartuta 8/2020 eta 11/2020 Errege Lege Dekretuen bidez, biak ere COVID 19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzkoak, laguntza mekanismo bat zuk ezarri direla hipoteka kuotei aurre egiteko eta ohiko etxebizitzen alokairuei aurre egiteko, baldintza ekonomiko jakin batzuetan oinarrituta. Hori dela eta, Arrankudiagako eta Zolloko Udalak aholkularitza zerbitzu bat jarriko du herriko biztanleentzat, herritarrek laguntzak eskuratzeko duten aukera aztertzeko eta aipatutako araudiaren baldintzak interpretatzeko. Horretarako, herritarrek udaletxeko 94 648 17 12 telefonora deitu beharko dute, beren egoera azalduz eta harremanetarako datuak emanez, aholkul ari juridiko bat berarekin harremanetan jarriko da, haien egoerari buruzko argibideak emateko asmoz.

Era berean, herritarrei gogorarazten zaie Udalak indarrean duela zaborren, saneamenduaren, estolderiaren eta ur horniduraren tasen arloko udal laguntzen ordenantza. Tasa horien ordainketa arintzeko egoera ekonomiko zailean dauden herritarrei. Hemen ordenantza ikusteko lotura: http://www.arrankudiaga.org/es-ES/Ayuntamiento/Normativa/Normativa_general/20191231_2020.%20BALIABIDE%20EKONOMIKOGUTXIAGO%20DUTENEI%20LAGUNTZEN%20ORDENANTZA.pdf

Bestetik, gogorarazten da udal bulegoek ez dutela aurrez aurreko arretarik ematen.

Horregatik, eta funtzionamendu normalari eusteko, telefono bidezko arreta eta arreta telematikoa lehenetsiko dira, honako bitarteko hauen bidez:

 Alokairuaren Errege Dekretua (PDF 116KB)
 Maileguen Errege Dekretua (PDF 106KB)