Albisteak

 
Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak 27.369,93 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari, udalerriko zenbait auzo-bide konpontzeko. 2019ko ekitaldian, bideen konponketan eta mantentzean, guztira 55.540,40 euro gastatu dira. Konponketak, batez ere, zuloak kendu eta bide-zoruak asfaltatzea izan dira. Aldundiaren laguntzaren helburua da erabilera publiko bati atxikita geratuko diren edo udal-eskumeneko zerbitzu publiko batera bideratuko diren ondasunak eskuratzeko, eraikitzeko edo hobetzeko jarduketak sustatzea, azpiegitura horien maila egokia lortze aldera.