Albisteak

 

Datorren larunbatean, irailak 21, arratsaldeko 15:45etik aurrera Arrankudiaga-Zolloko Trail lasterketaren VIII. edizioa izango da.

Bi ibilbide prestatu dira horretarako. Luzeak 14 kilometro izango ditu eta laburrak, ordea, 6 kilometro. Aurreko urteetan bezala, umeek ere korrika egiteko aukera izango dute eta adinka banatuko dituzte.

Lasterketan parte hartzen dutenen artean opariak zozketatuko dituzte eta probak bukatzerakoan, lasterkarientzat askaria izango da. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, kale kantua egongo da, Nafarroa Kanta Taldearekin. Gaueko 22:00 Patx&Run bandaren emanaldia egongo da gaztetxean.

Kartela (JPEG 153KB)