Albisteak

 

Elexalde plazan, elizaren ondoan, kokatuko da edukiontzi ibiltaria, eta etxeetan sortutako hondakinak jasoko ditu irailaren 16tik 20ra, astelehenetik ostiralera. Besteak beste, etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldean erabilitako olioa, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, tonerrak, pilak, erradiografiak edota cd-dvd-kaseteak bilduko ditu garbigune mugikorrak.

Ekimenaren helburua da birziklapen ohiturak herritarrentzat errazagoak eta hurbilagoak egitea, eta ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan ere aukera bera zabaltzea.