Albisteak

 
Pasa den abuztuaren 8an, Ollabitako errebueltatik mendirantz sartzen den bidetik kamioikada bat hondakin erretiratu da. Aipatutako hondakindegia, eskonbro, ate, leiho eta armairu zaharrez osatuta zegoen. Udalak herritarrei eskatzen die, aurrerantzean holako zerbait ikusten badute, udaletxean edo Zolloko juntakideei  abisatzeko eta posible bada, hondakinak utzi dituen kamioi, furgoneta edo dena delakoaren datuak pasatzea.