Albisteak

 
Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Sailak 26.488,84 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari Iberlandako umeen jolaslekua berritzeko eta egokitzeko. Obraren aurrekontu osoa 33.734,84 eurokoa izan da. Aldundiaren diru-laguntzaren xedea da erabilera publikoari loturik edo udal eskumeneko zerbitzu publiko izango diren ondasunak eraiki, eskuratu edo hobetzeko jarduketak sustatzea, azpiegitura horiek maila egokia lor dezaten.