Albisteak

 
BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailak 21.675,18 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari aurtengo udaberrian izandako euriteek Atxandi auzoan gertatutako mendi-mazelaren lur-jausiak sortutako kalteak konpontzeko. Diru-laguntza, Udal Finantzaketarako Foru Funtsean (Udalkutxa) ustekabeko gertaeretarako duen programatik jaso da.