Albisteak

 

Uztailaren 6an eta 37 urte Arrankudiagako eta Arakaldoko udaletan idazkari lanetan aritu ondoren, Elisa Zorrillak erretiroa hartu du. Pasa den ekainaren 18an bere azken plenoa zuzendu zuen eta alkatearen hitz batzuekin agurtu zuten osoko bilkurako partaideek.

Hori dela eta, Udala harremanetan jarri zen Aldundiarekin eta IVAP erakundearekin, idazkari-kontuhartzaile lanpostua betetzeko. Erakunde hauen erantzuna izan da aipatutako lanpostua betetzeko zerrendarik ez zegoela. Horren ondorioz, Arrankudiagako eta Arakaldoko udalek idazkari-kontuhartzaile lanpostua betetzeko lehiaketa-oposizioa egitea erabaki dute. Oinarriak, argitaratu ondoren, Arrankudiagako udaletxean egongo dira eskuragarri, baita hemen (PDF 2,5MB) ere.

Eskaera egiteko tokiak eta egunak: 20 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Arrankudiagako Udalaren Erregistro Orokorrean (Arene, 1) edo Arakaldoko Udalaren Erregistro Orokorrean (Elexalde, 3) aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 16. artikuluan ezarritako eran.