Albisteak

 
Elexaldeko umeen parkean estalkia jartzeko obrak amaitu dira. Obra honekin, umeentzako leku bat sortu da, euren adinerako egokiak diren jarduerak egin ahal izateko eguraldi txarra eginten duen egunetan. Aldi berean parkea osatzen duten elementuen hondatzea ekidingo da eta mantenuaren kostu ekonomikoak murriztuko dira. Obren aurrekontua 63.525,00 eurokoa izan da eta Egoin S.A. enpresak burutu du. Lanak egiteko, Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren 26.089,83 euroko diru-laguntza bat eskuratu du.