Albisteak

 
Oxinburuko obren lehen fasea amaitu da. Dakizuenez, eraikina egoera txarrean zegoen, bai kanpoko hormak eta teilatua ere. Arazoak egon dira hormekin eta segurtasuna bermatzeko, hesi bat jarri behar izan zen. Proiektua oraindik definitu barik badago ere, beharrezkoa ikusi da lehen fase honi ekitea. Lehen fase honetan, inguruak garbitu, eraikina hustu, teilatua desmuntatu eta hormak  sendotu dira errejunteo baten bidez. Obren aurrekontua 28.483,90 eurokoa izan da eta Construcciones Solaunek burutu du. Lanak egiteko, udalak Bizkaiko Foru Aldundiko 28.483,90 euroko diru-laguntza bat eskuratu du. Hau da, aurrekontuaren %100.