Albisteak

 
Amaitu da Arrankudiaga eta Zolloko herriko argien eraginkortasun energetikoa hobetzeko hirugarren fasea. Guztira, 33 argi-puntuetan ekin da. Led luminariak eta proiektoreak jarri dira eta boladun farolak ordezkatu dira. Aipatzekoa da, jarritako luminariak telekudeatutakoak direla. Proiektu honekin, asko hobetuko da Arrankudiaga eta Zolloko eraginkortasun energetikoa, atmosferara isuritako CO2 eta SO2 kopuruak murriztuko dira eta aurrezpen handiak lortzea espero da. Obra hau egiteko 20.400,21 euro inbertitu dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EVE-ren diru-laguntzak jaso dira. Hain zuzen,  Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak 12.240,13 euroko diru-laguntza eta EVEk 4.080,00 eurokoa.